XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Isilik!!! nahi dut moztea -erantzun nion, nire onetik zaharo aterata.

Gizarajoari susto ederra eman nion, baina isiltzekotan horrela jarri beharra neukan.

Egun hartan, makinilaren krik-krik-a lasai eta gustora entzuteko aukera izan nuen aspaldiko partez.

Haserretzen ez den kasta arraro horietakoa izaki nonbait ordea, eta hurrengoan ere berdin-berdin hasiko zitzaidan.

- Sergatik ez dusu ile lusexeagoa eramaten?

Horrela arraiatxoa eskerrean aterata ezkubira orrastus primeran jarriko sintusket.

- Nire flekiloa betiko moduan eta kito!!

- Ba, sure ile bikain honekin gausa ederrak egin daiteske Prozpero.

Baita pixkat kixkurtuta ere.

- Bai, horixe, eta txapelaren azpian andrearen ruloak jarri eta, kaixo motel!

- Eraberritseak es dakar inorentsat kalterik, gisona.

- Ez?

Hiri ez dik ba mesede handirik egiten, motel.

Zer nahi duk esatea?

Agian, hizkera horrekin Euskal Telebistan izango luke lana gaur egun aurkezle moduan, baina gure artean...

Hala ere, behin, eta aitortu beharra daukat, hasi berritan zen gainera, gizon bezala portatu zen nirekin, bere lanean esan nahi dut, noski.

Buruaren atzekaldean holaxeko soilune bat atera zitzaidan, eta egia esan, dexente beldurtu nintzen.

Oraindik oso gaztea nintzen eta gainera, hola, bapatean...

Behintzat, ohartu bezain azkar, galgoa bezala han joan nintzen korrika Tomasengana, Hau oso modernoa eta munduan ibilia duk eta seguru honentzat ere baduela erremedioren bat, nirekiko pentsatuz.